2. « Etxean, bost urte egon ziren ni jaio zain; auskalo non nenbilen, despistatu samarra izan naiz-eta betidanik. Ezin esan, beraz, gurasoek nahi gabeko haurra izan nintzenik. Hala agertu nintzen munduan, 1956ko udaberrian, negu gogor baten ondoren inondik ere, berebiziko elurteak bota omen zituen-eta ni jaio aurretixe. Haur-literatura asko idatzi dudanez, haurtzaroaz mintzatzea egokitzen zait, baina ezin dut asko gehiagorik esan, gauzarik interesgarrienak inkontzientean ezkutaturik geratzen dira eta . Juan Kruz igerabide